Denontzat Gimnasioa eta Bera Bera Rugby Taldearen baturaren ondorioz DENONTZAT RACE DONOSTIA lasterketaren edizio berri bat dator. Bera Bera-k kirol ekitaldi ezberdinak antolatzen duen experientzia eta Denontzat –ek duena, oztopo lasterketetan estatu mailan ezaguna izanik, beren indarrak batu dituzte proiektu hau aurrera eramateko eta etorkizunean OCR egutegian ezaguna izango den ekitaldi hau antolatzeko.
Lasterketaren izenak dioen bezala, DENONTZAT (guztientzat) RACE, edozein pertsonak parte hartu ahal izateko, gehiago edo gutxiago entrenatu arren eta Donostia bezelako marko paregabean oztopo lasterketa batez gozatu ahal izateko antolatu dugu. Oztopoak zure mailari egokitu ditugu gainditu ahal izateko!
Beste ubehin, Donostia hirigunetik lasterketa egiteko aukera izango duzue, Zurriola eta La Concha ondartzetan korrika egingo duzue eta hiriko leku ezagunetan: Urgull Mendia,Portua eta Alderdu Eder parean! Ibilbide guztian zehar jarritako mota guztitako oztopoak gaindituko dituzue, bista ikusgarriaz gozatzen duzuen bitartean!!
Batzuk dagoeneko frogatu dute, eta zu? Ausartuko al zara? Zure zain gaude!!
DRD lasterketak kategoria LEHIAKORRA edo HERRIKOIAN izena emateko aukera ematen du.
Modalitate Lehiakorra:
1. Elitea
2. Adin Taldea
Modalitate Herrikoia:
1. Banakakoa
2. Taldeka
Izen-emateko sarbidea
rockthesport.com
Izen-ematea egiaztatu
rockthesport.com
Travesía Rodil 8 - 20013 Donostia
943 291 292
info@berabera.com
B°Florida 110, 20120 Hernani
67746228
info@denontzat.com
Instagram: @denontzathernani
Pol. alto de arretxe calle Auzolan 48 Irun
650409232
denontzatirun@gmail.com
Instagram :
@denontzatirun